Parkour saioa antolatu du aldundiak Bermeon
Azaroaren 26an izango da eta bi txanda izango dira: lehenengo hutsetik hasten diren horientzako saioa eta ondoren, maila hobetu nahi duten horiei zuzendutakoa.
Parkour saioa antolatu du Bizkaiko Foru Aldundiak Bermeon. Jose Antonio Egia Musika Eskola inguruan izango da ikastaroa azaroaren 26an [domeka], eta parte hartzaileak bi txandatan banatuko dira. Lehenik, 11:00etan, oinarrizko maila dutenen txanda izango da, eta gero, 12:00etan, maila hobetu nahi dutenen horiena.
Masterclass honetan parte hartzeko baldintza bakarra hamalau urtetik gorakoa izatea da, eta hala badagokio, gurasoen baimena aurkeztea.
Saio honetako plazak mugatuak direla azaldu dute, beraz, izena emateko Bizkaiko Foru Aldundiak sortutako galdetegia erantzun beharko dute interesatuek.