Mintegitxu eta Migelantongo karobiak ezagutzeko irteeran "pozik" ibili dira
Bermeoko mendietatik irteera antolatu zuen Sollube 707k domekan [azaroak 12]. Bermeoko Inguruak Ezagutzen lelopean Bermeo, Mundaka, Mungia eta Gernikako 35 mendizale bildu ziren. Parte hartzaileei Bermeoko bi karobiak non dauden eta nolakoak diren erakustea zen Bermeoko Mendizale Elkartearen helburua, eta horretarako, 09:00etan abiatu ziren Taraskatik.
Parte hartzaileek eguraldia lagun izan zuten Mintegitxu eta Migelantongo karobiak ezagutzeko egindako 10 kilometroetan zehar. Ibilbidean zehar karobien inguruko azalpenak eman zizkieten mendizaleei, besteak beste, karobiak nola egiten ziren, karea ateratzeko nola egiten zuten lan eta karea zertarako erabiltzen zen azaldu zieten. Mendizale elkartetik diotenez, gertutatutako jendea “pozik geratu zen” irteerarekin.