Eako udal egutegia herritarren argazkiekin osatuko dute beste urte batez
Aurrekoetan bezala, 2024ko Eako udal egutegia osatzeko argazki lehiaketa antolatu dute, eta parte hartu gura duten herritarrrek azaroaren 20a [astelehena] arte aurkeztu ditzakete euren proposamenak. kultura@ea.eus helbide elektronikora igorri behar dira, eta parte hartzaile bakoitzak gehienez bi argazki bidali ditzake
Lehiaketaren oinarri eta baldintzei dagokienez, “bidalitako lanak originalak, bereizmen onekoak eta horizontalak” izan behar direla azaldu dute. Gaia librea da, baina, betiere udalerrian ateratakoak, udalerriari buruzkoak edota zelanbait udalerria erakusten edo islatzen dutenak izan behar dira: “Herria ardatz hartuta, adibidez, udako irudi edo argazkiak, negukoak, paisaiak, animaliak, ospakizunak… izan daitezke”. Ahalik eta ekarpen gehiago jaso asmoz, udaletik parte hartzera animatu dituzte herritarrak.