Giza-eskubideen aldeko aldarria
Giza eskubideen aldeko foru ibiltaria eta berbaldia egingo dituzte datorren martitzenean [azaroak 14], Ean.
Datorren martitzenean, hilaren 14an, eatarrek eta inguruko herritarrek Herri Babesareak antolatutako giza eskubideen aldeko foru ibiltarian parte hartzeko aukera edukiko dute, 18:00etan hasita. Gainera, udal gobernu taldeak Maria Velasquezi eta Lorena Peñari harrera instituzionala egingo die, udal bilkura aretoan. Velasquez Guatemalako emakume sektoreko kidea da; Peña, aldiz, El Salvadorreko FMLNko partaidea. Jarraian, 18:30ean, hitzaldia egingo dute. Guztia doan izango da, edukiera bete arte.