Familian euskaraz aritzeko antzerki tailerra antolatu du Gurasolagunek
Urtxintxak dinamizatutako saioa izango da, eta doan izena eman daiteke.
Gurasoek seme-alabekin euskaraz jolastu ahal izateko, oraingo honetan antzerki tailerra antolatu du Gurasolagunek. Azaroaren 10erako (barikua) antolatu dute tailerra; 17:30etik 18:30era izango da Ataldeko Euskal Gunean.
Urtxintxak dinamizatutako saioa izango dela azaldu dute antolatzaileek. Doan izena eman daiteke 607 60 95 80 telefono zenbakian, edo bermeoberba@gmail.com helbidera mezu bat ere bidali daiteke. Izena ematerako orduan, tailerrean parte hartuko duen umearen adina adieraztea eskatu dute, gurasoaren izen-abizenekin batera. Lekuak mugatuak dira.
Berbalagun egitasmoaren baitako ekimena da Gurasolagun, eta helburua da gurasoen eta seme-alaben arteko euskarazko transmizioa indartzea.