Azaroan izango da, baina mundakarrek jadanik aukera dute hitzaldian plazaratuko diren gaiak proposatzeko.
Mundakako Udalak bi hilabeterik behin informazio hitzaldiak egiteko asmoa du. Lehenengoa egin ondoren, bigarrenaren txanda azaroan izango dela iragarri du. Beraz, udalak berbaldi horretan jorratzeko gaiak biltzeari ekin dio. Horretarako, mundakarrek esan beharko dituzte solasaldian aztertzeko langaiak, ondorengo bideak jarraituz: batetik, gizartezer.mundaka@bizkaia.org posta elektronikora idatziz, bestetik, udaleko webgunean idatziz edota udaletxean bertan aurkeztuz, ohiko ordutegiaren barruan.