Ildefonso Navas Velascoren hamaika familiarteko Gernikan 269 Memorialean
Argazkia: Pipergorri. Ildefonso Navas Velascoren hamaika familiarteko Gernika-Lumon egon ziren zapatuan [urriak 7], 269 Memoriala eta Gerra Presoen Ospitae Militarraren gunea –gaur egun Gernika-Lumoko Institutua dena– ezagutzen. 42 urte zituela hil zen udalerrian, 1938ko irailaren 20an, tuberkulosiak jota.
Pipergorri elkarteko taldekideak lagun izan zituzten bisita horretan, eta familia memoriaren atalak partekatu zituzten eurekin.
Navas Sestaon bizi izan zen, eta Navalen egiten zuen lan, bertako Sindicato Obrero Metalurgico erakundeko kidea izanez. “Valladoliden jaio eta Bizkaira bost urtegaz etorritakoa izanda, ondo baino hobeto islatzen du garai hartako jornalari askoren egoera, batez ere XX. mendearen hasieran industria astunak Ezkerraldean jaso zuen gorakadan etorritakoa izanda”, adierazi dute Pipergorrikoek.
Zehaztu dutenez, 36ko gerra hasita, Sestaoko Frente Popularreko erretagoardiako 57. batailoian jardun zuen boluntario modura: “Beste bizkaitar askoren modura, seme bi Habana itsasontzian ebakuatuta bota zituzten urrunera”. Gerraren gorabeherek Gernika-Lumoko ospitale militarrera eroan zuten Navas, eta han hil zen turberkulosiak jota; “alarguna eta bederatzi seme-alaba zeuzkan”.
Hala, 85 urte eta gero, “ondo merezitako” omenaldia jaso zuen Navasek bere loba eta birloben eskutik, talde handian batuta: “Familiak emozioz beterik bizi izan zun elkargunea. Memoria sasoia da”.

Argazkia: Pipergorri.