Jaiak nonahi egongo dira abuztuan eskualdeotako herri zein auzoetan. Abuztuaren 5ean abiatu eta etenik ez da egongo hilaren amaierara arte; jai giroa ziurtatuta egongo da.
Gernika-Lumoko herriak merezitako omenaldia egin dio bart [uztailak 28] Pello Bilbao txirrindulariari Frantziako Tourrean egindako lanagatik.
Gernika-Lumoko Bakearen Museoan ikusgai dagoen 'Euskal letren bonbardaketa' erakusketaren helburua da mendeetan zehar euskarazko letrei, diskurtsoari eta kulturari ezarritako zentsuraren berri ematea. Abenduaren 31ra bitartean ikus daiteke.