Olatu amaiezina "beharrezkoa da", euskarak arnasa hartzen jarraitzeko

Santamañe Eguna dute gaur Akordan

Zapatuan hasi ziren Santamañe Jaiak ospatzen Ibarrangeluko Akorda auzoan.

Akordako jaiak Ibarrangelu Santamañe Jaiak Argazkia: Akordako jai Batzordea

Santamañe jaietako azken txanpan sartuta daude Ibarrangeluko Akorda auzoan. Gaur bertan, Santamañe Eguna ospatzen dabiltza.

Bihar dute jaietako azken eguna, eta herri bazkarian batuko dira, Santamañe Bis Eguna baitute; lehenago, 12:00etan, Arimen Aldeko Meza izango dute.

Akordako jaiak Ibarrangelu Santamañe Jaiak

Argazkia: Akordako jai Batzordea

Zapatuan hasi zituzten jaiak, eta ordutik, adin guztietako herritarrak asebete asmoz, guztiei egokitutako egitaraua eduki dute. Pintxopoteak eduki dituzte, DJ Xaibor eta The Smoke Dealers taldearen musikagaz dantzan egiteko aukera eduki dute, eta herriko zein inguruko umeek jolas desberdinetan parte hartu eta apar festan ondo baino hobeto pasatzeko aukera ere eduki dute asteburuan.