Arlaban tontorra ezagutu dute berbalagunek
Lagun artean eta Gernika-Lumoko inguruak ezagutuz euskararen erabilera sustatzea helburu duen ibilbidean elkartu ziren 35 lagun zapatuan [maiatzak 27].
38 lagunek parte hartu zuten zapatuan [maiatzak 27] maiatzeko Berbalagunen irteeran, Gernika-Lumoko inguruak ezagutuz euskararen erabilera sustatzea helburu duen txangoan. Eguraldia lagun eduki zuten, eta Txikik prestatutako ibilbidea osatu zuten parte hartzaileek.
Txikik prestatutako ibilbide guztiek edukitzen dute parte hartzaileek ezagutzen ez duten aparteko lekuren bat, eta oraingoan Arlaban tontorra (375 metro) ezagutu zuten. San Kristobal baselizaren aurrean geldituta, Iratxe Uriguenek eman zituen ibilbidearen azalpen zehatzak, eta bertan banatu zuten Berbalagunen arduradunek horri buruzko informazioa duen eskuorria.
“Pozik” ibili ziren bertaratu zirenak, eta lagun berriak ere gerturatu zirela azpimarratu dute arduradunek: “Eurekin euskara batua praktikatzeko aukera eduki zuten batzuek”.