Barikua da Kortezubiko umeen euskal dantza ikastaroan izena emateko azken eguna
4 urtetik gorako umeei zuzendutako ikastaroa da, eta entseguekin maiatzaren 15eko astean hastea aurreikusi dute.
Kortezubiko Udalak antolatu du euskal dantzen ikastaroa, eta dantza entseguen eguna taldearen arabera zehaztuko dutela jakinarazi du. Hala ere, taldea eratzeko gutxienez sei pertsonak izena eman beharko dutela esan dute; udaletxean izena eman beharko dute interesatuek.
Izena ematerakoan, gainera, entseguetarako ondoen datorkien eguna zehaztu beharko dute, baita ordua ere, “horiek kontutan hartu ostean entseguen eguna zehazteko”.
Maiatzaren 15eko hastean hasiko da ikastaroa, eta Kortezubiko jaietara arteko epean gauzatuko da. Jakinarazi dutenez, jaietan ikasitakoak erakusteko aukera izango dute parte hartzaileek.