Emakumeei zuzendutako gimnasia emozionala tailerra eskainiko dute Nabarnizen
Astelehenero, ekainaren 12ra bitartean izango dira tailer praktikoak Nabarnizko Gizarte lokalean. Izena ematea beharrezkoa da.
Gimnasia emozionala tailerra eskainiko dute astelehenero, ekainaren 12ra bitartean, Nabarnizko Gizarte lokalean. Hain zuzen ere, apirilaren 24an, maiatzaren 8an, 15ean, 22an eta 29an, eta ekainaren 5ean eta 12an izango dira tailerrak, 19:00etatik 20:30era bitartean.
Estresa eta antsietatea saihesten ikasteko eta lantzeko tarte praktiko eta irekia izango dela adierazi dute udal arduradunek, eta herritarrei bertaratzeko deia egin diete.
Tailerretan parte hartzeko beharrezkoa da izena ematea, eta hori udaletxean bertan egin daiteke, baita 94 625 50 77 telefono zenbakira deituta edota udala.nabarniz@bizkaia.org helbide elektronikora idatzita ere.