Kaltzada egoitzako zuzendari ohi Sor Visitacion Garciaren lana goraipatu du udalak
Gernika-Lumoko Udalak Kaltzada egoitzako zuzendari izandako Sor Visitacion Garcia Ballesteros Karidadeko Alaben Kongregazioko kidea omendu du, zentro horretan 38 urtez egindako lanagatik.
Ekitaldi xume batean, Jose Mari Gorroño alkateak oroimenezko plaka bat eman dio, eta “bere lana, dedikazioa eta ahalegina” eskertu dizkio.