Busturialdeko herrietako errepublikarrei buruzko hitzaldia
II. Errepublikaren aldarrikapenaren 92. urteurrenaren harira, Euskal Herriko Talde Errepublikanoaren taldeko kideek Busturialdeko herrietako errepublikarrei buruzko hitzaldia eskainiko dute apirilaren 13an (eguena), 18:30ean, kultur etxean.
1931ko apirilaren 14an aldarrikatu zuten II. Errepublika, eta horrek “aurrerakada handia” ekarri zuen pentsamendu errepublikarrean eta berezko baloreetan. Busturialdeko bizilagunek ere errepublikaren aldeko “izpiritu berria” ezagutu zutela diote Pipergorri kultur alkartekoek, “ordurako nahikoa zabalduta egon zen giro kontserbadorea urratu zuena”.
“Aktibismo handiko” urteak izan zirela diote Pipergorrikoek, eta garai horri buruzko hitzaldia prestatu dute. Hala, apirilaren 13an, 18:30etik aurrera, Busturialdeko errepublikarrei buruz gehiago jakiteko aukera izango dute kultur etxera bertaratzen direnek. Izan ere, II. Errepublikaren aldarrikapenaren 92. urteurrenaren harira, Euskal Herriko Talde Errepublikanoaren taldeko kideek Busturialdeko herrietako errepublikarrei buruzko hitzaldia eskainiko dute.
“Gernika-Lumoko giro errepublikarraren berri jakin izan dugu, eta eskualdeko herrietakoena ere bai –Ajangiz, Arratzu, Ea, Elantxobe, Ereño, Errigoiti, Forua, Gautegiz Arteaga, Ibarrangelu, Kortezubi, Mendata, Morga, Muruetan, Muxika, Gorozika, Ibarruri, Nabarniz…–. Datorren apirilaren 13an memoriaren alorrean lan aipagarria egin duen Euskal Herriko Talde Errepublikanoaren eskutik aukera ederra edukiko dugu orduko esperientziak eta ezagutza guztiak partekatzeko”, adierazi dute Pipergorri kultur alkartekoek.