Udabarria Bertsotan fasean zortzi saio lehiatuko dituzte, eta horietako bi Muxikan eta Busturian izango dira. 48 bertsolarik parte hartuko dute, eta bi multzotan banatuta ariko dira. Busturialdeko hamahiru bertsolarik izena eman dute.
Mundakako merkatariek eta ostalariek doan erabili dezakete udalaren itzulpen zerbitzua, euren kartelak, oharrak, menuak eta abar. euskaraz "modu egokian" jartzeko.
1.034.835 euroko aurrekontua onartu du Nabarnizko Udalak. Udal ordezkariek zehaztu dutenez, inbertsioetarako diru sail horrekin hainbat proiektu bultzatuko dituzte, eta garrantzitsuena izango da Lekerika eta Elexalde batuko dituen bidegorria.
Gimnasioak ordutegi "zabala" edukiko du, 06:00etatik 23:00etara.
Banatu diren egur loteak lurrean zabal daude zatituta, eta zortedunak egokitu zaion lotea batu beharko du. Zuhaitzen banaketak eta mozketak 2.805 euroko aurrekontua izan du.
5 eta 10 urte bitarteko umeei zuzendutako tailerra da, eta apirilaren 11n, 12an, 13an eta 14an izango da. Zabalik dago izena emateko epea.