Gernika-Lumoko EAJk Errenteriako zubiaren berritze proiektua aurkeztu du
'8 aste, 8 proiektu' programako bigarren egitasmoa plazaratu du Gernika-Lumoko EAJk: Errenteriako zubiaren eta oinezkoentzako inguruko pasabideen birmoldaketa.
Gernika-Lumoko EAJk, bere alkategai Xabier Irazabal buru duela eta udal hauteskundeetarako kanpainaren barruan, ‘8 aste, 8 proiektu’ programako bigarren ekimena plazaratu du. Errenteriako zubiaren berritzea izango da, “uholdeen aurkako arriskuak ekiditeko eta irisgarritasuna bermatzeko”. Egitasmoaren helburua, argitu dutenez, auzokideen joan-etorria erraztea da, “batez ere, orgekin edota gurpildun aulkiekin doazenena”.
Horregaz batera, Errenteria, Lorategieta, Urbieta eta Malostek herriko erdiguneagaz duten lotura “errazagoa eta naturalagoa” izatea bilatuko dute egokitzapen horiekin. Denbora beharko duen proiektua izango dela aurreratu dute jeltzaleek, Espainiar Gobernuko Costas-ekin eta URA Agentziagaz “negoziazioa” egin beharko baitute. Datorren astean aurkeztuko dute ‘8 aste, 8 proiektu’ dinamikako hurrengo proiektua.