Imanol Ahedo eta Silvia Ordorika, otsaileko Ezetz Jakin lehiaketako saridunak
84 lagunek parte hartu dute otsaileko lehiaketan, eta horietatik guztietatik 67 izan dira galdera guztiak ondo erantzun dituztenak. Martxoko lehiaketa martxan dago.
Euskararen eguneroko erabilera bultzatzea helburu duen Berbalagun egitasmoak banatu ditu otsaileko sariak. Hala, Imanol Ahedo izan da otsaileko lehiaketaren irabazlea, eta parte hartzaile guztien artean, zozketa eginda, bigarren saria egokitu saio Silvia Ordorikari; Ordorikak 18 urtez parte hartu du lehiaketan, baina orain arte ez zaio inoiz ezer tokatu.
Irabazleak udalerriko establezimenduetan gastatzeko 80 euroko bonoa jaso du, eta bigarrenak 20 eurokoa.
Gernika-Lumoko Berbalaguneko ordezkariek zehaztu dutenez, 84 lagunek parte hartu dute otsaileko lehiaketan, eta horietatik guztietatik 67 izan dira galdera guztiak ondo erantzun dituztenak.
Lehiaketa betetzen dutenen artean galdeteki bat egin dute Berbalaguneko kideek, eta aitortu dute parte hartzaileen erantzuna ona izan dela: “Erantzun dute asko ikasten dutela jartzen ditugun galderekin”.
Dagoeneko martxan dago martxoko lehiaketa. Ohi legez, galdetekia bete eta kultur etxeko Berbelagunen postontzian sartu beharko da.