Genero berdintasuna aldarrikatu dute SOMEkoek bideo bidez
Segundo Olaeta Musika Eskola Publikoak (SOME) abesbatzako ikasleekin egindako bideo bat kaleratu du, genero bardintasuna aldarrikatzeko.
Emakumeen Nazioarteko Egunagaz bat eginez, Gernika-Lumoko Segundo Olaeta Musika Eskola Publikoak (SOME) abesbatzako ikasleekin egindako bideo bat kaleratu du, genero bardintasuna aldarrikatzeko.
Pozik Ta Alai Dantzatzen Da izeneko kanta sortu dute. “Bideo honek telebistako pailazo ospetsuen lanetako bati egiten dio erreferentzia; izan ere, garai hartan pedagogikotzat jotzen zen bideoa sortu zuten, neskentzako bakarrik egindakoa zena, eta horiek etxeko lanak txikitatik egiten ikastea helburu zuena”, azaldu dute musika eskolako arduradunek.
Abesti horren bestelako bertsioa sortu zuten Rigoberta Bandini eta Amaia abeslariek Asi bailaba izenekoa, eta, SOMEkoak “haratago joan” dira, eta abestia genero berdintasunaren aldarrikapen gisa aurkeztu dute.