Hainbat herritarrek bat egin dute Bermeoko Mugimendu Feministak deitutako manifestazioagaz; herria kalez kale zeharkatu ostean, Erriberan amaitu dute protesta, musikagaz eta dantzan.
Emakume langileen zapalkuntzarekin amaitzeko "borondate errealik" ez erakustea leporatu diete instituzioei, eta lege feministak "polemika mediatikoetarako" erabili izana kritikatu diete.
Ekintzak tokian toki egiten hasi behar direla aintzat hartuta, Kaltzadako langileen "prekarizazioa eteteaz" gain, etxez etxeko langileen kontratazioa kudeatzeko ere eskatu diote. Eskubideak denontzat izan ezean, "batzuen pribilegioak baino ez direla izango" adierazi dute.
Busturiko Udaleko Berdintasun Arloak emakumeen eta gizonen berdintasunaren aldeko eta indarkeria matxistaren kontrako logotipoa bilatzeko antolatutako lehiaketara 11 lan aurkeztu dituzte, eta 'Berdintasunaren hegalak goratzen' izenekoa aukeratu dute.
Gaur [martxoak 8] Espainiako Senatuak Arrantza Lege berria onartu du. Bermeoko, Ondarroako eta Getariako emakumeak Madrilera joan dira, eta "egun historiko bat" dela nabarmendu dute.
Euskal Herriko mugimendu feministak greba orokor batera deitzeko prozesu bat abiatuko duela iragarri du gaur, "zaintza eskubide unibertsalen alde". Ez dute greba orokorrerako egunik zehaztu, baina M8tik kanpo egingo dute.
Zapi moreak jantzita, Gernika-Lumoko ikastetxeetako 800 ikaslek baino gehiagok, parekidetasunean eta berdintasunean oinarritutako ikaskuntzaren alde egin dute.
Segundo Olaeta Musika Eskola Publikoak (SOME) abesbatzako ikasleekin egindako bideo bat kaleratu du, genero bardintasuna aldarrikatzeko.