Merkatariek kaleak jantziko dituzte euren eskaintzekin
Gernika-Lumoko kaleak beteko ditu bihartik astelehenera bitartean Winter Marketek, domekan salbu. Euria eginez gero, azoka Merkatu plazan egingo dute.
Bosgarren urtez, Winter Market azokak Gernika-Lumoko kaleak beteko ditu bihartik astelehenera bitartean, domekan salbu. Merkatariek euren eskaintzarik onenak kaleratuko dituzte, eta herritarrei neguko azokara bertaratzeko deia egin diete.
Bihar eta astelehenean, 10:00etatik 20:00etara bitartean kalean erakutsiko dituzte euren eskaintzak merkatariek, eta, zapatuan, 10:00etatik 14:00etara bitartean. Euria eginez gero, azoka Merkatu plazara lekualdatuko dela jakinarazi dute.