Gerrak utzitako markei eta gerrak itzaltzearen zailtasunari buruzko hausnarketa da 'Bake lehorra' antzezlana. Zapatu arratsaldean (martxoak 4) eskainiko dute Lizeo Antzokian.
Semaforoen bitartez, gainera, Ramonako bihurgunean arriskua murriztea ere badute helburu.
Denetariko ekintzak antolatu dituzte barikuetarako, 17:30etik 19:00etara bitartean egiteko. Ekintza horietara bertaratzen diren umeak begirale baten zaintzapean egongo dira.
Bilbo eta Bermeo artean egingo da Bermeo Tuna World Capital elkarteak lehenengoz antolatu duen nazioarteko foroa. Edukiera mugatua da, eta izena eman behar da.
Gernika-Lumoko kaleak beteko ditu bihartik astelehenera bitartean Winter Marketek, domekan salbu. Euria eginez gero, azoka Merkatu plazan egingo dute.
Muruetako alkateak esan du iriste erraztasuna bermatzen duela, hortaz, erabiltzaileek garraio publikoko "zerbitzu hobea" eduki ahalko dute.
Bermeoko Turismo Bulegoak gidatutako bisita izango dela azaldu dute; doan izango da baina izena eman behar da.
Eusko Alkartasunak deituta, lore eskaintza egingo dute 'Matxitxakoko Guda' eskulturan; ondoren, herrira bueltatuta ekitaldi politikoa egingo dute Bermeoko Kafe Antzokian.