Ortiz de Mendibil eta Aldazabal, lehen finalistak
Maite Ortiz de Mendibilek eta Maialen Aldazabalek 2-0 irabazi diete Ihart Arakistaini eta Frida Watkinsi Ezkurdi Women Winter Seriesko lehen partiduan. Gizonezkoen artean, Xabi Barandika gernika-lumotarrak Johan Sorozabalen kontrako buruz burukoan nagusi agertu da.

Bigarren seta orekatuta hasi zen eta azken txanpan Ortiz de Mendibil eta Aldazabal aurreratu egin ziren

Argazkia: Eraman Jai Alai.
Barandika, erraz. Gizonezkoen lauko finalean, Gernika-Lumoko Jai Alai Winter Seriesko finalistetako batek, Xabi Barandika gernika-lumotarrak, txapelketa horretako ezusteko atseginetako bat izandako Johan Sorozabal miarriztar gaztearen kontra neurtu zituen indarrak. Barandikak hautagai legez abiatu zuen buruz burukoa, eta ez zuen kale egin: uneoro nagusi agertu zen. Lehen setean, Sorozabalek sendo eutsi zion jokoa, 3-3 berdindu zuten hasieran, baina Barandika argi eta garbi aurreratu zen, 5-13ko markagailura heldu arte. Lapurtarrak egoerari buelta emateko saiakera egin zuen, eta oso hurre egon zen: 11-14ra arte iritsi zen. Nolanahi ere, beranduegi zen, eta Barandikak bere legea ezarri zuen: 11-15.
Barandikak bere egoera fisiko bikaina eta Sorozabalen hutsegiteak baliatu zituen