Energiaren kontsumo arduratsuari buruzko hitzaldia, barikuan, Gautegiz Arteagan
Energia jasangarriari buruzko hitzaldia eskainiko du Goienerrek barikuan, 19:00etan, Gautegiz Arteagako EH Bilduk antolatuta.
Autokontsumoa, energia propioa sortzeko eta erabiltzeko aukera izeneko hitzaldia antolatu du Gautegiz Arteagako EH Bilduk barikurako; 19:00etan Aretxederreta kultur etxean izango da eta GoiEnerrek eskainiko du. Herritarrei bertaratzeko deia egin diete.
Irabazi asmorik gabeko kontsumo kooperatiba energetikoa da GoiEner, eta energiaren kontsumo arduratsua eta jasangarria zelan egin argitzeaz gain, euren proiektua ere azalduko dutela adierazi dute.
EH Bildukoek adierazi dutenez, “begirunezkoa eta justua” izango den kontsumo lokala sustatzea da helburua. “Autokontsumorantz eta subiranotasun energetikorantz abiatuz, trantsizio eta efizientzia energetiko jasangarri baterantz bideratuko gaituzten energia berriztagarrien politikak egiten hasteko ordua da, bai komunitate, bai udalerri mailan”, azaldu dute koalizio abertzalekoek.