Gozoki bidea, Eguen Zuri egunez
Eguen Zuri egunean elkartu ziren atzo Gernika-Lumoko ume eta gazteak. Makilak eskuetan hartuta, gozoki bidea egin zuten, eta poltsikoak gozokiz bete zituzten.
Inauteri eguenean ohikoa den legez, Eguen Zuri ospatu zuten atzo Gernika-Lumoko ume zein gazteek. Elai Alai dantzari taldeak eta Segundo Olaeta Musika Eskolak elkarlanean antolatuta, Gozoki Bidea egin zuten ikasleek, herriko kaleetan zehar.
17:45ean batu ziren Pasealekuan, eta, handik, makilak eskuetan zituztela, Eguen zuri abestera atera ziren kalerik kale, udalerriko gozotegietan geldialdiak eginez eta poltsikoak gozokiz betez.
Euskal Herrian ohitura da Eguen Zuri egunez gaztetxoak kalera mozorrotuta ateratzea, eta etxerik etxe abesten aritzea. Bizkaian, eskolako umeen ospakizun eguna da, kalera koplak kantatzera eta borondatea eskatzera irtetekoa. Hain zuzen ere, udalerrian, udalerriko gozotegiak igarotzen dituzte, batetik bestera kantuan joanez eta horien aurrean gozokiak eskatzeko geldialdiak eginez.
Makilak eskuetan, hurrengo kantua abestu zuten kalejirara bertaratu zirenek: