Kandelen argitasunean berotu
'Kandelerio, lerio, atxari ura dario, sagarrari madari, eutsi Peru adarrari...'. Kandelen argiaz iluntzea argitu zuten, atzo, Gernika-Lumon. Demikun, berriz, jai giroan igaro zuten goiza. Astebururako egitarau zabala prestatu dute Busturialdeko udalerriek.
Kandelerio, lerio, atxari ura dario, sagarrari madari, eutsi Peru adarrari… Kandelak eskuetan zituztela argitu zuten iluntzea, atzo, Gernika-Lumon.
Kandelak piztu eta bedeinkazioak egiteko egunak dira hurrengoak, eta Bermeoko Demiku musikaz girotu zuten atzo. Gaur, berriz, Blas Deunaren eguna da, eta trikitixa kalerik kale entzun ahalko da Busturian.
Inauterien atarian, beraz, bada zer ospatu eta zegaz gozatu eskualdean. Eta, atzo, ohiturari jarraiki, Elai Alai dantza taldeak eta Segundo Olaeta Musika eskolakoek Kandelerio ospatu zuten. Andra Mari elizan hitzordua jarrita bildu ziren 19:30ean, eta apurka apurka, bertaratutakoak kandelak piztu zituzten bitartean, iluntzeko iluntasunean argi puntuak agertuz joan ziren.
Bermeoko Demiku auzoan ere, jaiak ospatu zituzten atzo. Goizetik, auzokideen joan-etorria nabaria izan zen, eta txupina jaurti ostean, jatekoaz eta dantzaldiaz gozatu zuten, izan ere, trikitilariak aritu ziren eguna alaitzen. Domekarako, denetariko ekintzak prestatu dituzte.
Hurrengo egunetako egitaraua HEMEN.