"Harro egoteko moduko gauza da herrikideek jaio zaren herriaren etorkizuna zuzentzeko aukeratu zaituztela ikustea. Erantzukizun handia ere bada", aitortu du Saituak. Dioenez, hasita dauden proiektuak amaitzea da bere asmoa, baita pilotalekuko kirol instalazioak hobetzea ere
Gaurko osoko bilkuran, aho batez, hartu dute erabakia. Aintzatespen horregaz Bermeori eta arrantza industriari egindako ekarpena eskertu gura diote.
Gernikako Bonbardaketaren Dokumentazio Zentroak dokumentu berriak aurkitu eta bildu ditu, horien artean inteligentzia txostenak. Raymond Moullec Frantziako Armadako itsas agregatuak bonbardaketatik bizirik atera ziren hogeita hamar bat testigantzetan oinarritutako txostena gorde dute dokumentazio zentroan.
Atzotik ikusgai dago EITBren YouTubeko kanalean bermeotarrak sortu eta zuzendu duen 'Review: Aita Mari' egitasmoa; gaurkotasuna kontatzeko modu berritzailea dakarte.
Loraldiak jaialdirako sortu du Leioa Kantika Koralak 'Galerna, azken bidaia' opera, Bermeon 1912an gertatuko galernan hildako arrantzaleak oroitu eta omentzeko.
Miren Azkarate Badiolak 'Ikusezinak. Erbesteratuen haurrak' bere lehen liburua aurkeztu du Astran. Denen ordezkaritza jaso guran, zortzi senideren testigantzak bildu ditu, tartean berea.
Domekan [urtarrilak 29] ezarri dute hitzordua. Hiru parte hartzaile ariko dira.