Ume eta gazteentzako jolasak egingo dituzte Kortezubiko frontoian, zapatuan
Bertaratu gura dutenek aurretiaz izena eman beharko dute Kortezubiko Udaletxean, eta hori egiteko azken eguna da gaurkoa.
Ume eta gazteei zuzendutako ekimenak egingo dituzte zapatuan, Kortezubiko frontoian. Udalak eta Ehunzango Jolasak bultzatuta, eskulanak, jolasak eta hainbat eratako dinamikak izango dituzte aukeran.
18:00etatik aurrera, hiru eta bederatzi urte bitartekoentzat eskulanak eta jolasak prestatu dituzte arduradunek. Zehaztu dutenez, hiru eta zazpi urte bitarteko umeak gurasoek lagunduta egon beharko dira, “besteak euren kabuz”. Hamar urtetik gorakoek dinamikak eta jolasak egingo dituzte 20:00etatik aurrera.
Bertaratu gura dutenek aurretiaz izena eman beharko dute Kortezubiko Udaletxean, eta hori egiteko azken eguna da gaurkoa.