Juan Kaltzadako eta Lorategietako iriste erraztasuna hobetu du udalak
Juan Kaltzadan, hain zuzen ere, espaloiak jaitsi eta galtzada berriro haizatu dute, seinale horizontalak margotzeaz gain. Lan horiek eginda, Lorategietako zati bat ere egokitu dute.
Gernika-Lumoko Udalak udalerriko hainbat puntutan iriste erraztasuna hobetzeko planagaz jarraitzen du, eta, oraingoan, Juan Kaltzada kaleko banketxearen aurrean eta Lorategietan jardun du.
Juan Kaltzadan, hain zuzen ere, espaloiak jaitsi eta galtzada berriro haizatu dute, seinale horizontalak margotzeaz gain. Lan horiek eginda, Lorategietako zati bat ere egokitu dute, bertako supermerkatu bakarraren eta Auzune tabernaren artean. Errepidea asfaltatu eta seinale horizontalak margotu dituzte horretan.
Seinale horizontalak eguneratu diren beste tarteetako bat Santa Luzia, Mestikabaso, Iturriondo, Frai Martin de Murua eta erdialdean izan dira.