92 lagun igo dira Iluntzarrera, jaiotza ipintzera
Familiak, lagun taldeak, bikoteak eta abar batu ditu Goi Zale Mendi Taldearen abenduko irteerak; Iluntzarrera igo dira, Gabonetako jaiotza gailurrean jartzera. 92 lagun elkartu ditu mendi ibilaldiak.
Argazkia: Goi Zale Mendi Taldea. Urteroko ohiturari jarraituz, domekan Goi Zale Mendi Mendi Taldeko kideak Iluntzar mendiaren tontorrera igo ziren, Gabonetako jaiotza bertan jartzera. Aurten 92 lagun igo dira, aparteko giroan; gainera, hainbat belaunaldiko parte-hartzaileak elkartu ditu 30 urte baino gehiago dituen tradizioak. 09:00etan atera ziren, Gernika-Lumoko autobus geltokitik, Nabarnizera igotzeko. Urteroko ibilbidea egin zuten, jarraian, Iluntzar mendiraino. Handik jaitsi zirenean, mokadua jan zuten Nabarnizen, eta atzera Gernika-Lumorako itzuliko bideari ekin zioten.