Euskadiko Trontza eta Orga Txapelketak, domekan
13:00etan hasiko da emakumezkoen Euskadiko Trontza Txapelketa. Ostean, gizonezkoen Euskadiko Orga Txapelketa lehiatuko dute.
Domekan, Gernika-Lumoko Merkatu Plazan herri kirolez gozatzeko aukera egongo da. Euskadiko Herri Kirol Federakundeak eta Gernika-Lumoko Udalak antolatuta, Emakumezkoen Euskadiko Trontza Txapelketa lehiatuko dute. Horren ondoren, gizonezkoen txanda izango da: Euskadiko Orga Txapelketa lehiatuko dute. 13:00etan emango diete hasiera herri kirol lehiaketei.