Bermeoko Udal Musika Eskolak hainbat emanaldi eskainiko ditu Gabonei begira
Kontzertuak abenduaren 13an, 14ean, 15ean eta 20an ospatuko dira. Nestor Basterretxea Aretoa, Zaharren Egoitza eta Santa Eufemia Elizan antolatu dira emanaldiak.
Bermeoko Udal Musika Eskolak hainbat emanaldi eskainiko ditu Gabonei begira. Honako taldeak izango dira, besteak beste: soka, haizea, gitarra, flauta, txistua, txikitixa, panderoa, koroa eta konboak.
Kontzertuak abenduaren 13an, 14ean, 15ean eta 20an ospatuko dira. Lehenengo bi egunetan Nestor Basterretxea aretoan egingo dira emanaldiak. Bihar, 19:15etatik aurrera, gitarra eta piano joleak igoko dira oholtza gainera. Eguaztenean, ordu berean, gitarra eta piano joleez gain, flauta joleak ere egongo dira Nestor Basterretxean.
Abenduaren 15an eta 20an Zaharren Egoitza bihurtuko da musikaren epizentro. Eguenean, 17:15etatik aurrera eskainiko du bere emanaldia gitarra taldeak. 20an, ordea, goizez disfrutatu ahalko da triki eta pandero joleez; 12:30tan jarri dute hitzordua.
Gabonetako emanaldiekin bukatzeko, abenduaren 20an Santa Eufemia Elizan izango dira Musika Eskolako hainbat talde. 19:00tarako deitu dituzte musika zaleak.