2022/12/10

Athletic eta Chivas: filosofia, koloreekiko maitasuna eta lurraldeko jokalariekiko apustua

Athleticeko eta Chivaseko ordezkari zein jokalariek Gernika-Lumo bisitatu dute gaur arratsaldean. Eta, bihar, 19:00etan, San Mamesen jokatuko dute 'Gernikako Arbola' izeneko txapelketa.

Lucia Orbe eta Ugaitz Perez, Bizkaiko txapeldun

Lehenengoz lehiatu dute aurten, emakumezkoen Bizkaiko Orga txapelketa, eta Lucia Orbe da txapelduna. Harri Txikien Kintopekoen lurraldeko lehian, berriz, Ugaitz Perezek jantzi du Bizkaiko txapela.

Giza eskubideak errespetatzeko aldarria

Euskal presoen eskubideak zein errefuxiatuenak errespetatzeko deia kaleratu dute Sare Gernika-Lumok eta Ongi Etorri Errefuxiatuak elkarteak gaur, Giza Eskubideen Nazioarteko egunean.

Jostailu bilketa, "umeen eskubideak jokoan daudelako"

Umeen jolasteko eskubidea bermatu gura du Bizkaiko Gurutze Gorriak, eta hori bultzatzeko 'Jostailu hezitailea' ekimena abiatu du beste behin. Abenduaren 16an eta 17an Gernika-Lumoko Eroskin gaituko dute jostailuak uzteko tokia, 10:00etatik 13:30era eta 17:00etatik 20:30era.

Gernikako Garbigunea

10etik 8,5 puntuko balorazioa eman diete erabiltzaileek Garbiguneei

Garbikerrek Garbiguneak erabili zituztenen artean egindako inkesta baten ondorioa da hori; azterlanak zerbitzu horren indarguneak eta ahulguneak ere aztertzen ditu. Garbiguneetan lan egiten duten langileen adeitasuna eta aldez aurreko jarrera (9 puntu) da gehien baloratu dutena.

Gehiago