Sorne Rubio Arano da EH Bilduren alkategaia Mundakan
Rubiok "ilusio eta gogoarekin" jaso du izendapena, eta "lanarekin, umiltasunarekin, eta konpromisoarekin" erantzuten saiatuko dela adierazi du.
Sorne Rubio Arano da EH Bilduk Mundakako alkatetzarako aurkeztuko duen hautagaia. Mundakako EH Bilduko kideek asteburuan bozkatu zuten Rubioren hautagaitzaren inguruan, eta bozketako emaitzak bere alde egin ostean egin dute hautagaitza ofizial.
Rubiok “ilusio eta gogoarekin” jaso du izendapena, eta hainbat alderdikideren babesa lortu ondoren, erronka berri honi “erantzunkizunez” ekiteko asmoa adierazi du. Beragan jarritako konfiantza “lanarekin, umiltasunarekin, eta konpromisoarekin” erantzuten saiatuko dela gehitu du.
Alkategaiak hauteskundetara aurkezteko arrazoiak azaldu ditu, “alkategai izateko proposamena onartu dut uste dudalako hobera zer aldatu badagoela herrian. Inertzian oinarritutako udal kudeaketa baztertzeko unea dela uste dut. Mundakak herri bezaka daukan potentzialitatea aprobetxatzeko unea da, ateak zabaldu eta mundakarrokin eta herriko taldeekin batera etorkizuneko Mundakaren alde lan Egiteko momentua da”.
Rubiori buruz.
EH Bilduko alkategaiak 51 urte ditu, eta Ingenieritza Informatikoko ikasketak egin zituen Deustuko Unibertsitatean. Halaber, Rubiori irakaskuntzan sartzeko aukera iritsi zitzaion orain dela 25 urte, eta betidanik gustuko zuenez, baiezkoa eman zuen. Gaur egun irakaskuntzan jarduten jarraitzen du.