Santa Luziako ermita bete du jaiotzak
Jaiotzaz gain, udalerriko argiak ere piztu dituzte asteburuan. Argi apaingarriak 18:00etatik 00:00etara eta 06:00etatik 08:00etara egongo dira piztuta.
Gabonetako itxura eta kolorea hartu du Gernika-Lumok. Santa Luziako ermitan jartzen duten jaiotza zabaldu zuten atzo, eta urtarrilaren 7ra arte bisitatu ahalko da, astelehenetik barikura 16:00etatik 20:00etara bitartean, eta asteburuetan 10:00etatik 20:00etara bitartean.
Jaiotzak 16 metro koadroko azalera izango du jaiotzak, eta jendetza batu zen haren inaugurazio ekitaldian; pintxo eta txokolate janaz gozatu zuten bertaratu ziren gaztetxoek.
Jaiotzaz gain, udalerriko argiak ere piztu dituzte asteburuan. Udalerriko kale eta monumentuak apaintzen dituzten Gabon argiak piztu zituzten barikuan, Foruen plazan, eta udalerriko ikasleak izango dira ekitaldiaren protagonista nagusiak.
Zapatuan, berriz, San Kristobaleko arbola argiztatu zuten, baita Santa Maria elizaren aurrealdean jarritako argiak piztu ere; udalerriko lau abesbatzek parte hartu zuten ekitaldi horretan: Andra Mari koralak, Julia Foruriak, Segundo Olaeta Musika Eskolak eta Kalapitakak.
Argi apaingarriak aurreko Gabonetako ordutegi bera izango dute; hau da, 18:00etatik 00:00etara eta 06:00etatik 08:00etara egongo dira piztuta.