Bermeoko Udalak automatikoki berritu ditu Alde Zaharreko oinezkoen guneko baimen guztiak
Oinezkoen gunerako baimena eskatzeko, edo baimena bajan eman nahi duten herritarrek Berhaz-en bulegoan edo Udalaran Egoitza Elektroniko bidez egin beharko dute.
Bermeoko Udalak abenduaren 31ra arte onetsita dituen Alde Zaharreko oinezko guneko baimen guztiak modu automatikoan berrituko ditu 2023. urterako. Beraz, ez da inolako tramite berririk egin beharko.
Bestalde, oinezkoen gunerako baimena eskatzeko, edo baimena bajan eman nahi duten herritarrek Berhaz-en bulegoan edo Udalaran Egoitza Elektronikoan egin ahalko dute.
Informazio gehiago eskuratu nadi duenak hiru modu izango ditu; 010 telefonora deituz, 010@bermeo.eus helbide elektroniko bidez, edota Ertzilla Kalea, 6an kokatuta dagoen Berhaz Bulegora hurbilduz.