Gernika SDk 0-3eko markagailuagaz galdu du, Urbietan, Celtaren kontrako Errege Kopako kanporaketa. Porrotagaz, txapelketatik kanpo geratu dira gernika-lumotarrak.
Lointek Gernika Bizkaiaren eta IDK Euskotrenen aurkako euskal derbian 69-61 galdu du talde gernikarrak.
‘Mustang’ albuma kaleratu du The Riff Truckersek. 'Crowdfunding' bidez lortu dituzte grabaziorako diru sarrerak, eta diskoa Iparragirre Rock Elkartean, etxean, aurkeztu dute. Oraintsu, Eatarrock jaialdian ere egon dira jotzen.
Elkarretaratzea astelehenean (abenduak 26) izango da, 19:30etan, Goiko Plazan. "Indarkeria matxistari aurre egiteko, ezinbesteko ikusten dugu emakume langileak antolatzea", esan dute Busturialdeko Itaiaren ordezkariek.
Iritsi dira pandemia osteko lehen Gabon jaiak. Herritarrek horietaz gozatzeko hainbat ekitaldi antolatu dituzte. Ekimen tradizionalez gain, hainbat proposamen berri ere aukeran egongo dira nonahi.
Gorabideren 'Nire bizitza, nire plana' jardunbide egokiari egindako aitorpena da saria, desgaitasuna duten pertsonentzako arreta eta bizitza pertsonalizatuko plan bat egiteko prozesuagatik.
San Fidel Ikastolan pertsonaren garapen osoa bilatzen dugu, eta horretarako gure eredu propioa sortu dugu.
Eleizalde Ikastolak On Egin Familiak ekimena jarri du martxan. Jangela zerbitzua familiengana hurbiltzea du helburu, eta oso arrakastatsua izaten ari da gurasoen artean.
Sari banaketa bihar, 18:00etan izango da liburutegian, eta irabazleek euren sariak jasoko dituzte.
Gernikako Marijesiek aurtengo lehenengo lau errondak egin dituzte jadanik. Gaurtik bihar bitarteko goizaldean, doinu aldaketa egingo dute, eta Errenteriara joango dira abestera.