Rosa Mari Sanchezen artelanak, Zubieta Errotan ikusgai
Rosa Mari Sanchezen 13 artelaneko pintura erakusketa ikusgai dago Muxikako Zubieta Errota kultur etxeko beheko solairuan.
Rosa Mari Sanchezen pintura erakusketa dago Muxikako Zubieta Errota kultur etxean. Hamahiru oleoz osatutako erakusketa da, eta abenduaren 15era arte egongo da ikusgai. Sanchezek naturagaz lotutako gaiak jorratu ditu bere lanetan. Era berean, herria eta hiria ere bistaratu ditu; esate baterako, Muxikako Ugarte auzoa egunez eta gauez margotu du, eta baita kultur etxe zaharra ere. Horregaz batera, Bilbo Urdina izeneko artelana ere plazaratu du.
Beste zenbait lanetan, ostera, abstrakziorako joera erakutsi du Sanchezek, kasurako, Amalgama-n. Obra horrek, hain zuzen ere, Durangaldeko Artisten Elkarteak emandako Herriko Saria jaso zuen Durango Uria Arte Lehiaketako hogeigarren ekitaldian.