Laguna txartelagaz kultura bultzatu gura du kultur etxeak berriro
Txartelak herrian antolatzen dituzten kultur ikuskizun eta ekitaldietan abantaila ekonomikoak eskaintzen ditu. Txartelaren jabe direnek %25eko deskontua izango dute Lizeo Antzokian eta Elai Alai aretoan egingo diren ekitaldietan. Halaber, urtean zehar eskainiko diren bi ekitalditara doan joan ahalko dira, baita sei ikus-entzunezko ikustera ere.
Laguna Txartelaren bitartez, kultura bultzatzen jarraitu gura du Gernika-Lumoko kultur etxeak, eta eskuragarri jarri du 2023koa. Txartela daukatenentzat edo izan gura dutenentzat hori berritzeko epea zabalik dago dagoeneko.
Txartelak herrian antolatzen dituzten kultur ikuskizun eta ekitaldietan abantaila ekonomikoak eskaintzen ditu. Txartelaren jabe direnek %25eko deskontua izango dute Lizeo Antzokian eta Elai Alai aretoan egingo diren ekitaldietan.
Halaber, txartela eskuratuz gero, urtean zehar eskainiko diren bi ekitalditara doan joan ahalko dira, bai eta nahi dituzten sei ikus-entzunezko ikustera ere. Gainera, Sarea izeneko sareari atxikitako Bizkai, Araba eta Gipuzkoako gainerako antzoki publikoetan sartzeko %25eko deskontua izango dute txartela dutenek.
Laguna txartelak 40 euroko kostua du urte guztirako. Familia abonuek, baina, 35 euro ordaindu beharko dituzte.
Bonoa erosteko interesa duenak kultur etxeko webgunean (www.kulturagernika-lumo.com) dagoen inprimakia deskargatu eta bete beharko du, geo kultur etxean aurkezteko eta behar diren agiriak betetzeko. Behin izena emanda, ordainketa online egin daiteke kultura atarian edo aurrez aurre. Hala ere, informazio gehiago nahi izanez gero, kultur etxearekin harremanetan jartzeko adierazi dute, 94 627 02 01 telfonora deitu edota kultur-etxea@gernika-lumo.eus helbide elektronikora idatzi beharko da.