Txotxongiloen antzerkia, emakumeenganako indarkeriaren aurka egiteko
'Kalean Otso Etxean Uso' izeneko txotxongiloen antzezlana prestatu dute; Elai Alai aretoan jarri dute hitzordua, 18:00etatik 19:00etara bitartean.
Gernika-Lumok Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna gogoratuko du aurten ere, eta aste honetan zehar, hainbat jarduera egingo dituzte horretarako.
Bihar hasiko dira ekintzekin, izan ere, bi urtetik gorako umeentzat Kalean Otso Etxean Uso izeneko txotxongiloen antzezlana prestatu dute; Elai Alai aretoan jarri dute hitzordua, 18:00etatik 19:00etara bitartean.