Bermeoko Behargintzak autonomoen kuotetan egongo diren aldaketak azaltzeko tailerra antolatu du
Azaroaren 23an, 15:00etan, antolatu dute saioa. Tailerra bere kontura lan egiten duten pertsonentzat egongo da bideratuta
2023ko urtarrilaren 1etik aurrera, Langile Autonomen Erregimen Bereziko Kotizazio Sistema Berria sartuko da indarrean. Hori dela eta, Bermeoko Behargintzak azaroaren 23rako antolatu du autonomen kuotetan egongo diren aldaketak azaltzeko tailerra.
15:00tan hasiko da Langile Autonomoen Erregimen Bereziko kotizazio sistema berria nolako izango den azaltzea helburu duen tailerra.
Saioa bere kontura lan egiten duten pertsonei dago bideratuta, beraiek pairatuko dituztelako aldaketa handienak.
Tailerra hiru zatitan banatuko da; alde batetik, egungo kotizazio-sistema azalduko da; ondoren, kotizazio-sistemaren berri emango da; eta azkenik, ondorioentzako eta galderentzako tartea gordeko da.
Saioan parte hartzeko antolatzatileekin harremanetan jarri beharko da autoenplegua@bermeo.eus helbide elektronikoaren bidez.