Etxeko langileen lan eskubidei buruzko saioa, martitzenean, Astran
Etxeko langileei eta enplegatzaileei zuzendutako saioa da martitzenekoa. 18:00etan, Astran jarri dute hitzordua.
Bizkaiko Etxeko Langileen Elkarteko ordezkariek sektore honetako etxeko langileen langabezia-prestazioen onarpenari eta haien lan eskubideen beste berrikuntza batzuei buruzko informazioa emango dute azaroaren 8an, martitzena, 18:00etan, Astran.
Lanbide Ekimenen Zentroak, Gernika-Lumoko Udaleko Berdintasun Zerbitzuak eta Busturialdeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak antolatu dute saioa, eta langileei eta enplegatzaileei zuzenduta dagoela adierazi dute.