Jai Alai frontoiak hartuko ditu 2030eko Munduko Euskal Pilota Txapelketako partiduak
Bizkaiak gaur goizean aurkeztu du Munduko XXI Euskal Pilota Txapelketarako egoitza izateko hautagaitza Biarritzeko Nazioarteko Euskal Pilota Federazioaren batzordearen aurrean, eta batzordeak hautagaitza onartu du.
Bizkaia izango da 2030an ospatuko den Munduko XXI Euskal Pilota Txapelketarako egoitza nagusia, eta Gernika-Lumoko Jai Alai frontoian eta Bilboko Bizkaia Frontoian lehiatuko dira norgehiagokak.
Bizkaiak 2030eko Munduko Euskal Pilota Txapelketaren egoitza izateko hautagaitza aurkeztu du gaur goizean Biarritzeko Nazioarteko Euskal Pilota Federazioaren batzordearen aurrean, eta batzordeak hautagaitza onartu du, Bizkaia 2030eko txapelketaren egoitza izendatuz.
Orain arte Bizkaiak ez du Munduko Pilota Txapelketatik hartu. Antolatzaileek zehaztu dutenez, historian, bost kontinenteetako 30 herrialde baino gehiagok eta 20 modalitate ezberdinetako 500 pilotari baino gehiagok parte hartu dute munduko txapelketetan.