Goi Zalekoak Enkarterriko bidezidorretatik ibili dira
Balmaseda eta Gordexola arteko mendi ibilbidea egin dute asteburuan Goi Zale mendi taldekoek. 19 kilometro egin dituzte, eta eguraldia lagun eduki dute. 15 kide elkartu dira ibilaldirako. Azaroan eta abenduan, taldeak ekimenekin jarraituko du.
Goi Zale mendi taldeko partaideek mendi irteera egin zuten asteburuan. Zapatuan, hain zuzen ere, Enkarterri ingurura joan ziren, 19 kilometro inguruko ibilbidea osatzeko. Balmaseda eta Gordexola lotu zituen goizaletarrek egindako bideak, eta 15 mendizale elkartu ziren. Eguraldia lagun eduki zuten egun osoan zehar eta, adierazi dutenaren arabera, giro ona “jaun eta jabe” izan zen.
Balmasedatik Trasmosomos, Espaldaseca eta Ilso ingurura jo zuten ibiltariek, eta Zallako herrigunea ere pasatu zuten. Ibilbidearen amaiera Gordexolako herrigunean eduki zuten. Goi Zale mendi elkartearen aurtengo egutegiko hurrengo zitei dagokienez, azaroaren 19an Sopela ingurura joango dira; Kosta Trail probako ibilbidea egingo dute oinez. Ondoren, abenduaren 1ean eta 10ean, hurrenez hurren, urteroko bilera eta bazkaria edukiko dituzte. Jarraian, abenduaren 18an, “ume nahiz nagusientzako urteroko plana” egingo dute: Iluntzar mendira igoko dira, gailurrean Gabonetako jaiotza ipintzera.