Euskaraldia prestatzeko bilerak egingo dituzte Sukarrietan
Herritarrekin batera adostu gura dute Euskaraldia girotzeko antolatuko dituzten jarduerak.
Gero eta gutxiago falta da Euskaraldirako. Azaroaren 18a eta abenduaren 2a bitartean egingo dute, Hitzez ekiteko garaia lelopean. Hala, herri asko eta askotan Euskaraldia prestatzen dabiltza, horietako bat da Sukarrieta. Herritarrak deitzen dituzte datorren eguaztenerako [urriak 26] deitu dituzten bileretan parte hartzera.
Lehenengo bilera, 18:30ean izango da, Sukarrietako Ludotekan. Bigarren hitzordua, berriz, 20:00etarako jarri dute, orduan Kanalan batuko dira, Gizarten.
Euskaraldiaren ezaugarriez hitz egiteaz gain, bertaratutakoen artean pentsatu, erabaki eta antolatuko dute Euskaraldia girotzeko herrian egin ditzaketen jarduerak.