Euskal dantza errazen tailerra antolatu du Berbalagunek
Interesa daukaten berbalagunek izena eman beharko dute aldez aurretik; azaroaren 7a izango da horretarako azken eguna.
Iaz egin bezala, Bermeoko Berbalagun egitasmoak euskal dantza errazen tailerra antolatu du herriko berbalagunentzat. Doan izango dela jakitera eman dute.
Lehenengo hitzordua azaroaren 10erako [eguena] jarri dute, eta eguenero batuko dira, 18:00etatik 19:00etara. Aurten, tailerra, Euskal Gunean barik, Gizarte eta Kultura Etxean eskainiko dute, 1.4 gelan, hain zuzen ere.
Euskal dantza errazak ikasteaz gain, parte hartzaileek “ondo pasatzeko” aukera ere izango dutela adierazi dute. Talde txikia osatuko dutenez, lekuak mugatuak izango dira eta, hortaz, izena eman beharko da aldez aurretik. Horretarako azken eguna azaroaren 7a [astelehena] izango da. Informazioa eskatzeko zein izena emateko, WhatsApp bidez idatzi daiteke honako zenbakira: 607 60 95 80.