Udal ortuetan 48 lursail berri egokitu ditu udalak
48 lursail berriak 40 erabiltzaile berriri esleitu zaizkie. Udal ortuak 130 lursailetan banatuta daude.
Gernika-Lumoko Udalak 48 lursail berri egokitu ditu bere hiri ortueta, eta 40 erabiltzaile berriri esleitu zaizkie. Guztira 130 lursail ditu, eta, gaur gaurkoz, 15 gune daude erabilgarri.
Gune horietako bat eskatu gura dutenek Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan (HAZ) aurkeztu beharko dute eskabidea. Lursail bat lagatzeko aukera izateko, dagokion formularioa bete eta sail horretan aurkeztu beharko da, Nortasun Agiriaren fotokopia bategaz.
2016an abiatu zen Piperra eta Gatza proiektua, eta, horren bidez, nekazaritza ekologikoa sustatzeko hiri baratzeak gaitzeko guneak sortu zirren. Orduz geroztik, eta hiru deialdi publikoren ondoren –2016, 2017 eta 2020–, 60 bizilagun ari dira La Vega inguruan dauden 130 espazioetako batez gozatzen.
Izan ere, aurten, udalak hainbat egokitzapen lan egin ditu 48 lursail horiek egokitzeko, eta, horiei esker, itxaron zerrendan zeuden 40 erabiltzailek parte hartu ahal izan dute ekimenean. Eremuak 60-75 metro koadroko eremua dute, eta nekazaritza ekologikora bideratuta daude.
Udalerriko irabazi asmorik gabeko pertsona eta erakundeei zuzenduta daude baratze hauek. Gainera, autokontsumorako baino ez dira, eta produktuak trukatzea edo elkarbanatzea baino ez da onartzen. Baratze bakoitza lehia askeko administrazio emakida batez esleitu da, eta ezinbesteko baldintza da foru hiribilduan erroldatuta egotea.