Gizarte eta Kultura etxean egingo dute aurkezpena, 18:30ean hasita. Poteo musikatua egingo dute gero, eta bertso afarian batuko dira Kabidxen.
Neska gazte moduan antolatzeko dauden “arrazoiak hainbeste” direla iritzita, eta feminismotik lantzeko daukaten erronkak kontuan hartuta, Bermioko Neska* Gaztiek taldea aurkeztuko dute barikuan (urriak 21).
Lehenik eta behin, 18:30ean, taldearen aurkezpena egingo dute Gizarte eta Kultura Etxean. Ondoren, 19:30ean, bertaratutakoek poteo musikatua egingo dute, eta 21:00etan, berriz, bertso afarian batuko dira Kabidxe Gune Sozialean. Janire Arrizabalaga eta Nagore Beitia bertsolariek parte hartuko dute. Bertso afarirako txartelak bost eurotan daude salgai, eta Instagram sare sozialaren bitartez izena eman daitekeela aipatu dute.
“Egungo sistema honek isilik gura gaitu, baina gu ez gara isilik geratuko. Horregatik, Euskal Herriko Neska* Gaztien mugimenduagaz bat eginda, Bermeon ere antolatzen hasiko gara”, azaldu dute.