Jon Ander Urresti bermeotarraren 'Tribiz baserri galdue', Euskal Herria Museoan
Gernika-Lumoko Euskal Herria Museoa bestelako agertoki bihurtuko da zapatu honetan (urriak 15). Antzerki dokumental modura katalogatuta dagoen Tribiz, baserri galdue antzezlana aurkeztuko du bertan Jon Ander Urresti aktore bermeotarrak, 19:00etan hasita. Obraren bidez 700 urteko antzinatasuna duen familia baserri batera eramango ditu museora bertaratzen direnak.
Urrestik berak sortutako obra da–2020an estreinatu zuen–; istorioa berea da; bereak dira ideia, zuzendaritza, dramaturgia… eta ni bera da interpretea. Bere eta bere izekoaren ahotsa daude agertokian.
Erreserbak
Ondarea loratuz, gozatu! Ondare Jasangarria lelopean urrian egiten ari diren Ondarearen Europako Jardunaldien 22. edizioaren barrukoa da zapatu arratsaldeko emanaldia, eta aurretiaz erreserba egitea beharrezkoa da. Horretarako, 94-625 54 51 telefono zenbakira deitu edo euskalherriamuseoa@bizkaia.eus helbide elektronikora mezua idatzi behar da.