EH Bilduk Herritarron eguna antolatu du Mundakan
Busturialdeko egoeraz, etorkizunaz eta uraren kudeaketaz ariko dira lehenengo Tribisarrospe kultur etxean. Ondoren, kalera aterako dira trikipoteoan ondo pasatzeko, eta jan-edanean amaitzeko.
Mundakako EH Bilduk Herritarron eguna antolatu du etzirako (urriak 15). 11:30ean emango diote hasiera egunari. Ordu horretan, hain zuzen ere, Idurre Bideguren senatariagaz eta Bermeoko alkate ohiagaz, Busturialdeko egoera eta etorkizuneko erronkei buruz ariko dira Tribisarrospe kultur etxean.
12:00etan, berriz, uraren gaia landuko dute, eta mahi inguru batean bilduko dira Busturialdeko uraren kudeaketaz berba egiteko. Mahainguruan hurrengoek parte hartuko dute: Mundakako udaleko ordezkariak Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoan, Iratxe Arriola Eako alkatea eta Busturialdeko Ur Partzuergoaren lehendakari ohia eta Xabier Ortuzar Bermeoko Guzaneko bozeramailea eta Busturialdeko Ur Partzuergoko Bermeoko ordezkari ohia.
Berbaldi eta mahainguruaren ostean, bertaratutakoek kalera aterako dira eta jai giroan murgilduko dira; 13:30 eta 15:00ak bitartean trikipoteoan ibiliko dira Mundakako kaleetatik. 15:00etan, berriz, udaletxeko arkupeetan egingo dute geldialdia, jateko eta edateko.