Herri tradizioari jarraituz, gaztainak erretzeko batu dira gautegiz arteagarrak
Gaztañerre Egunean elkartu dira Gautegiz Arteagako haur, gazte zein nagusiak.
Tradizioari hutsik egin barik, Gaztañerre Egunean elkartu dira Gautegiz Arteagako haur, gazte zein nagusiak. Beste behin, Antolinape kultur elkarteak eta Montorre eskolako guraso elkarteak deitutako hitzorduak ez du hutsik egin eta herritarrak elkartu ditu gaztaina artean.
Goizean goizeko euria ez da oztopo izan, eta eguraldia lagun dutela abiatu dira gaztainak batera. Herritarrek ondo erantzun dute, eta antolatzaileak “pozik” agertu dira: “Aurreko urteko beste jende batu gara, eta pozgarria da hori”.
Goizetik batu dira adin ezberdinetako bizilagunak herriko plazan, eta gaztainak batzera abiatu dira Atxarre inguruetara. Gaztainak batzeko gogoz atera badira ere, ez dute gaztaina askorik batu, denak janda edota batuta zeudelako dagoeneko. Hala ere, bildutakoak eta erositakoak antzinako erara egiteko erabakia hartu dute arteagarrek, eta batutako gaztainak tanbolinean erre dituzte; aurten, gainera, txistorra eta hirugiarra jateko aukera ere eduki dute.